2007-05-24

east village

Ikusi nuen eta harritu zidan. Askotan pasa ohi naiz leku honetatik eta ez nintzen sekula ohartu etxe hau zein ederra den. Arratsalde hortan eguskiaren azken izpiek ere argazkiari lagundu zioten.

2007-05-18

west 4

Saskibaloia eta esku pelota jokatzera joaten naiz west 4 metroko irteerara. Frontoiak oso txikiak dira eta ez dute ez txapa ezta ezker paretik. Gomazko pelota batekin jokatzen da eta batzuk baseball-erako eskularruak erabiltzen dituzte. Bi neska hauek saskibaloira nola jokatzen zuten ikusten txundituta geratu nintzen.

2007-05-07

koreatown

32. kalea, 5. eta 6. etorbideen hartean da Koreatowneko bihotza. Asko guztatzen zait bertara urbiltzea eta nire lagun korearrekin janari pikante eta soju (argazkiko tapoien edaria) hartean gaua alai igarotzea.

2007-05-02

skate parkak

Azken aldian patinetea hartzen dudan bakoitzean min egiten diot neure gorputzari. Bi skate park hauek dira gehien atsegin zaizkidanak. Goikoa nere etxetik oso gertu dago eta ranpa ederrak ditu. Behekoa Mahattan zubiaren azpian aurkitzen da eta oso giro polita izaten du. Goiko skaterra Patrick Jones da eta behekoa ez dakit.