2007-08-07

potroilo

Nahaspila honek badu zer edo zer. Garbi dago, potroilo honetan ez bada non egongo da ba! Bi aste barru hemendik ospa egin behar dut. Zekula ez dut ahaztuko eta bueltan etorriko naiz.

2007-08-06

bukatzen

Nire New Yorkeko egunak bukatzen hari dira. Triste ala alai?

2007-07-25

bisitak

Zeureak zugana etortzea bezalakorik ez da munduan. Gidari onegia ez naizen harren saiatu saiatzen naiz eta gustu handiz gainera. Han nire blogeko argazkiak non atera ditudan erakutsiz ibiltzen ditut alde batetik bestera. Eskerrik asko hemen izan zareten guztiei.

2007-07-05

uztailak 4

Independentzi eguna zen atzo Estatu Batuetan eta New Yorki horrek ez dio kasik axola. Badituzte izugarrizko suziriak baina jendeak ez du nik uzte bezain beste bizi egun hau. New York atzerritarrez osatua dagoelako izango da. Nik ez nuen suziririk ikusi baina argazki hau atera nuen.

2007-06-26

penthouse


Nire etxea beste aldean dago. Hau nire lagun baten penthousetik ateratako argazki bat da. Etorkizunean horrelako leku eder batean bizitzea gustatuko litzaidake. Parean Downtown, eskubitan Jersey eta ezkerretan Brooklyn. Arratsalde zoragarria.

2007-06-15

7. etorbidea

Argazki asko ateratzen ditut baina ez dakik zein jarri. Hau negukoa da. 7. etorbideak beti izango du xarma.

2007-05-24

east village

Ikusi nuen eta harritu zidan. Askotan pasa ohi naiz leku honetatik eta ez nintzen sekula ohartu etxe hau zein ederra den. Arratsalde hortan eguskiaren azken izpiek ere argazkiari lagundu zioten.