2007-08-07
potroilo
Nahaspila honek badu zer edo zer. Garbi dago, potroilo honetan ez bada non egongo da ba! Bi aste barru hemendik ospa egin behar dut. Zekula ez dut ahaztuko eta bueltan etorriko naiz.
2007-08-06
2007-07-25
bisitak
2007-07-05
uztailak 4
2007-06-26
penthouse
2007-06-15
7. etorbidea
2007-05-24
east village
2007-05-18
west 4
Saskibaloia eta esku pelota jokatzera joaten naiz west 4 metroko irteerara. Frontoiak oso txikiak dira eta ez dute ez txapa ezta ezker paretik. Gomazko pelota batekin jokatzen da eta batzuk baseball-erako eskularruak erabiltzen dituzte. Bi neska hauek saskibaloira nola jokatzen zuten ikusten txundituta geratu nintzen.
2007-05-07
koreatown
2007-05-02
skate parkak
Azken aldian patinetea hartzen dudan bakoitzean min egiten diot neure gorputzari. Bi skate park hauek dira gehien atsegin zaizkidanak. Goikoa nere etxetik oso gertu dago eta ranpa ederrak ditu. Behekoa Mahattan zubiaren azpian aurkitzen da eta oso giro polita izaten du. Goiko skaterra Patrick Jones da eta behekoa ez dakit.
2007-04-26
union square
2007-04-23
alexcalibur
2007-04-20
williamsburg
2007-04-16
san clemente
2007-04-11
bonbillak
2007-04-09
hesia
Blogerako jarri nahi ditudan argazkien itxura aldatu nahian nabil baina hesi honek lengora narama. Eta zer axola du honek. Argazkia gustoko dut eta nahi duenarentzat ikusgai jarri dut. Hesi honen gainetik jauzi egin nuen eta nire jaka berriari izugarrizko zarrata egin nion. Jauziak pena merezi izan zidan.
2007-04-04
logela
2007-03-27
udaberria
2007-03-20
queens
2007-03-12
lur azpian
2007-03-06
central park
2007-02-22
hudson
Gaur giro bikaina egiten zuen Manhattango ibai ertzetatik ibilalditxo bat egiteko. Hudson ibaia ez da ikusi dudanetan politenetarikoa. Ura marroi kolorekoa du eta ibaiaren beste aldean New Jersey ikus dezakegu, nire iritziz bista kaskar zamarra. Baina moila zahar suntsituek ematen dioten edertasuna paregabea da. Gure arbaso etorkinen oroitzapen ere badira egur birrindu hauek.
2007-02-12
the bronx
Hiriko auzo eder bat da Bronx. Metroaren askenetariko geltokia da honako hau. Manhattaneko eraikin herraldoiak bertako eliza baina txikiagoak ikusten dira. Elizaren ondoan dagoen zeru-arraskaria Chrysler da eta eskubirago dagoen handia, Empire State ikaragarria da. Orain dela urte batzuk beste bi zeru-arraskari ikusi ahal zitezkeen.
2007-02-01
subway
2007-01-18
NEW YORK
kaixo guztioi.
New Yorken badira mila gauza ikusteko. Mila toki famatu, pelikuletan ikusi al izan ditugunak edo telebistako albisteetan. Baina nire argazkietan hiriaren beste ikuspegi bat erakutsi nahi nizueke. Lehendabiziko argazki hau alde batera utzi eta New Yorken murgildu nahi dut. Ea lortzen dudan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)