20 gradu egiten ditu gaur. New York eguraldiaren arabera asko aldatzen da. Bikote honek atentzioa deitu zidan. Judutarrak ez ditut ulertzen. Negutik udaberrira aldatzean gauza berriak egitea gustatuko litzaidake.
Queens hirico beste auzo bat da. New Yorken hilabete batzuk egin eta gero lengo egunean gerturatu nintzen lehenengoz. Auzoa oso handia da, leku askotan triste xamarra baina ikusi nuena gustatu zitzaidan.
Lehenengo edo azkeneko bagoietan jarriz gero, New Yorkeko metroan ibilitzea gauza entretenigarria da niretzat. Barrura zein kanpora begiratu saila da aspertzea. Beira zikina, argi gutxi eta metroaren abiada zela medio argazki hau atera zitzaidan.
Otsaila ez da hilabete epela. Hotz handia egin du nire logelan, berogailua bitan puskatu zaidalako eta zero azpitik 15ºC ko tenperaturak egin dituelako. Klima honek paisaia politak ere uzten ditu. Central Parkeko lakua guztiz izoztuta ikustea gauza ederra da.
Argazkilaritza da nire zaletasunetako bat. Noranahi joanda ere nire kamera nerekin etorri ohi da. Euskalduna izan arren denbora gutxi igaro ohi dut Euskal Herrian. Orain New Yorken bizi naiz eta bertako argazkiak ikusi ahal izango dituzue bertan.