2007-03-27

udaberria

20 gradu egiten ditu gaur. New York eguraldiaren arabera asko aldatzen da. Bikote honek atentzioa deitu zidan. Judutarrak ez ditut ulertzen.
Negutik udaberrira aldatzean gauza berriak egitea gustatuko litzaidake.

2007-03-20

queens

Queens hirico beste auzo bat da. New Yorken hilabete batzuk egin eta gero lengo egunean gerturatu nintzen lehenengoz. Auzoa oso handia da, leku askotan triste xamarra baina ikusi nuena gustatu zitzaidan.

2007-03-12

lur azpian

Lehenengo edo azkeneko bagoietan jarriz gero, New Yorkeko metroan ibilitzea gauza entretenigarria da niretzat. Barrura zein kanpora begiratu saila da aspertzea. Beira zikina, argi gutxi eta metroaren abiada zela medio argazki hau atera zitzaidan.

2007-03-06

central park


Otsaila ez da hilabete epela. Hotz handia egin du nire logelan, berogailua bitan puskatu zaidalako eta zero azpitik 15ºC ko tenperaturak egin dituelako. Klima honek paisaia politak ere uzten ditu. Central Parkeko lakua guztiz izoztuta ikustea gauza ederra da.

2007-02-22

hudson

Gaur giro bikaina egiten zuen Manhattango ibai ertzetatik ibilalditxo bat egiteko. Hudson ibaia ez da ikusi dudanetan politenetarikoa. Ura marroi kolorekoa du eta ibaiaren beste aldean New Jersey ikus dezakegu, nire iritziz bista kaskar zamarra. Baina moila zahar suntsituek ematen dioten edertasuna paregabea da. Gure arbaso etorkinen oroitzapen ere badira egur birrindu hauek.

2007-02-12

the bronx

Hiriko auzo eder bat da Bronx. Metroaren askenetariko geltokia da honako hau. Manhattaneko eraikin herraldoiak bertako eliza baina txikiagoak ikusten dira. Elizaren ondoan dagoen zeru-arraskaria Chrysler da eta eskubirago dagoen handia, Empire State ikaragarria da. Orain dela urte batzuk beste bi zeru-arraskari ikusi ahal zitezkeen.

2007-02-01

subway

New Yorken metroa hiri gehienetan bezala lur azpitik joan ohi da baina batzuetan kanpora ere ateratzen da. Argazki hau Brooklinen dagoen Judutarren auzoko geltokian atera nuen. Beste batean Judutar ortodoxoren baten argazki bat edo beste jarriko duk. Jende kuriosoa benetan.