
Nire etxea beste aldean dago. Hau nire lagun baten penthousetik ateratako argazki bat da. Etorkizunean horrelako leku eder batean bizitzea gustatuko litzaidake. Parean Downtown, eskubitan Jersey eta ezkerretan Brooklyn. Arratsalde zoragarria.
Saskibaloia eta esku pelota jokatzera joaten naiz west 4 metroko irteerara. Frontoiak oso txikiak dira eta ez dute ez txapa ezta ezker paretik. Gomazko pelota batekin jokatzen da eta batzuk baseball-erako eskularruak erabiltzen dituzte. Bi neska hauek saskibaloira nola jokatzen zuten ikusten txundituta geratu nintzen.
Azken aldian patinetea hartzen dudan bakoitzean min egiten diot neure gorputzari. Bi skate park hauek dira gehien atsegin zaizkidanak. Goikoa nere etxetik oso gertu dago eta ranpa ederrak ditu. Behekoa Mahattan zubiaren azpian aurkitzen da eta oso giro polita izaten du. Goiko skaterra Patrick Jones da eta behekoa ez dakit.