2007-04-26

union square

Hiriko parkerik entretenigarriena iruditzen zait. Era guztietako jendea ibiltzen da Union Squaren. Fauna amaigabe bat da, batez ere udaberriko egun ederretan.

2007-04-23

alexcalibur

310 projecten.com en jarri nuen Alexcaliburri buruzko post txiki bat. Nire iritziz tipo izugarri fotojenikoa da bera. Ostiralean bere beste kontzertu batera noa beraz agian bere argazki gehiago ikusi ahal izango duzue.




2007-04-20

williamsburg

Oso modan dagoen auzo bat da Williamsburg. Brooklynen dago eta kale hau Bedford Av da. Zapatilak kaleko kabletatik zintzilikatzearena ez dut ulertzen baina gehien harritu zidana nire lagun Mikelen nemo txapela zapatilekin batera ikustea izan zen.

2007-04-16

san clemente


Los Angelesen ondoan dagoen herri txiki bat da San Clemente. Bertan igaro dut aste bukaera hiru lagunekin. Earki ibili gara.

2007-04-11

bonbillak

Brooklynetil Manhattan bitartean ibiltzen den metroko L lineak, gaueko hordu txikitan asko tardatzen du. Baina atzo, trenbidearen mantenua egiten duten lagileen tresnei begira ez nitzen gehiegi aspertu. Gaur ez da egun xamurra.

2007-04-09

hesia

Blogerako jarri nahi ditudan argazkien itxura aldatu nahian nabil baina hesi honek lengora narama. Eta zer axola du honek. Argazkia gustoko dut eta nahi duenarentzat ikusgai jarri dut. Hesi honen gainetik jauzi egin nuen eta nire jaka berriari izugarrizko zarrata egin nion. Jauziak pena merezi izan zidan.

2007-04-04

logela

Hemen nagoenetik logelan hordu ugari igaro ohi ditut. Gaur ailegatu naizenean begiratu bat bota diot eta ederra dela iruditu zait. Desordenatu xamarra naizela ikusten da. Argazkian logela handi bat dirudi baina opticaren efektua da. hau ere NY da