2007-07-25

bisitak

Zeureak zugana etortzea bezalakorik ez da munduan. Gidari onegia ez naizen harren saiatu saiatzen naiz eta gustu handiz gainera. Han nire blogeko argazkiak non atera ditudan erakutsiz ibiltzen ditut alde batetik bestera. Eskerrik asko hemen izan zareten guztiei.

2007-07-05

uztailak 4

Independentzi eguna zen atzo Estatu Batuetan eta New Yorki horrek ez dio kasik axola. Badituzte izugarrizko suziriak baina jendeak ez du nik uzte bezain beste bizi egun hau. New York atzerritarrez osatua dagoelako izango da. Nik ez nuen suziririk ikusi baina argazki hau atera nuen.