2007-05-18

west 4

Saskibaloia eta esku pelota jokatzera joaten naiz west 4 metroko irteerara. Frontoiak oso txikiak dira eta ez dute ez txapa ezta ezker paretik. Gomazko pelota batekin jokatzen da eta batzuk baseball-erako eskularruak erabiltzen dituzte. Bi neska hauek saskibaloira nola jokatzen zuten ikusten txundituta geratu nintzen.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Eh! Hori Greenwich inguruan dago ez? Ni ere tontotuta egon nintzen hor nola jolasten zuten ikusten. Kuriosoa, denak bakerozar hoiekin jolasten.

Anónimo dijo...

Aupa Txarli!
Uztaila arte New Yorken dagoen erdi Donostiar erdi Zarauztar bat naiz, ta zure bloga askotan bisitatzen egon naiz, baina orain arte ez naiz ezer idazten ausartu. Kristona dek mutil, txundituta gelditzen naiz zure argazkiekin, zorionak.
Kuriosoa argazki hau, justu hor atzo egon nintzen baita ni ere argazkiak ateratzen esku pilota jolasten ari zirenei. Jolaten ari zierenen arean gizon zahar bat zegoen ta bere kamisetan zera irakurri nuen: If you play handball, you'll live longer.
kuriosoa, bai.
Inaki

Anónimo dijo...

Charliek ere gaztetan, orain ez asko, handball-era jokatzen zuen...baita eskupelotan ere...ezker belarritik klase handiz sartzen zizkidan golak...oaindik goatzen nauk bai...skuminak txarles! ta kontau zak pixkat nola deken hango gaua...